XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1- Komunitate bakoitzari buruzko txostena.

URTE-eko beneditar serorak

Monastegi hau Urt hirixkako lurretan dago kokatua, Baionatik 25 kilometrotara, Bearn eskualdearen mugatik hurbil.

Hirixkarik hurbilena Nafarroa Behereko Bastida da, hiru bat kilometrotara.

Monastegia 1882koa dugu, eta bere sorrerak Belokeko monastegiarekin lotura estua du.

Beloke sortu berria zelarik, inguru hartako neska gazte bik Belokeko monjeen biziera bera egitea erabakitzen dute.

Belokeko fundatzaileak bultzatzen eta berotzen dituzte asmo eder horretan, eta asko luzatu gabe Angely-ko San Juan abatetxera doaz beneditar bizitzaren hasimasiak ikastera.

Komunitatearen hasera zaila eta behartsua izanda ere, arras usu ugaritzen da.

- Egun 44 serora bizi dira etxe honetan eta 2 serogai.

Komunitatearen bataz besteko adina 60 urtetakoa da.

- 25 serorak ba dakite euskera; inor ez da ari ikasten.

Liturgian sarrera txikia du euskerak, euskal kanta bat edo beste egun berezi batzutan.

Etxeko harremanetan nahiz kanpotarrekin euskara erabiltzen dute hein batetan.

Euskal kultur arloan ez dute eskuhartze berezirik.

- Arroztegia edo hospederia ba dute, ixiltasuna eta otoitz giroa eskaintzea da etxe honen helburua.

Edotariko jendea datorkie: erlijiosoak, monjak, sekularrak, gazteak, ez hain gazteak, bakarka nahiz taldean, langile guti.

BELOKEko beneditanoak 1875ko irailaren 1an hasi zen lekaide bizitza Beloken.

Hiru izan ziren monastegi honen sortzaileak: Agustin Bastres (1832-1904), Tomas Dupérou (1842-1897), Damien Lapeyre (1842-1894).